Etapa amaierako ebaluazio diagnostikoa:
Aurtengoan LH6 eta DBH4en ebaluazio diagnostikoa egingo da eta Anoetako Herri Ikastolan DBH4en egitea egokitu zaigu.
Ebaluazioa aurrerago izango bada ere, aurretik online simulazio bat egingo dugu.
Simulazio honen helburu nagusia da ikasleak eta ikastetxea probaren ingurune digitalarekin ohitzen direla bermatzea (sarbidea, nabigazioa, entzungailuen erabilera, konektagarritasuna, hizkuntzaren hautaketa eta gailuen funtzionamendua).
Hasi aurretik jakin ezazue, simulazioa:
• ez du kalifikazio-izaerarik,
• ez da azterketa bat,
• formatua eta ataza motak ezagutzeko balio du,
• eta aplikazio errealaren aurretik hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko aukera ematen du.
Komenigarria da probari aurre egiteko gogoraraztea: arretaz irakurtzea, lasaitasuna, ahalegin iraunkorra eta denboraren kudeaketa.
Hau da simulazioa egiteko esteka.
- Ikaslearen kodea: irakasleak paperean banatutako kodea sartu behar duzue
- zuen jaiotze dataren eguna eta hilabeta jarri
- Proba kodea: SIMU

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.